Prensa

Prensa

Sollube 707 taldeak antolatutako Idiazabal gaztaren ibilbidearen (GR-283) etapetan data aldaketak

Ibilbidea bost etaparekin osatzen da eta bakoitzean gure ondarearekin eta ehunka paisaiarekin gozatzeko aukera dute parte-hartzaileek

Sollube 707 Mendizale taldeak Idiazabal gaztaren ibilbidea, GR-283, egiteko ekimena antolatu du. Ibilbide hori bost etaparekin osatzen da, horietariko bi jadanik egin dira, eta hurrengo bietan aldaketak daude aurreikusitako datetan. Horrela hirugarren etapa Otzaurre-Lizarrusti (17 km) ekainaren 9an izango da eta ez 8an aurreikusita zegoen moduan eta laugarren etapa, Lizarrusti-Ordizia (20 km), uztailaren 7an izango da eta ez ekainaren 9an.

Etapa bakoitzean gure historia ezagutzeko eta ehunka paisaia eta esperientziaz gozatzeko aukera dute parte-hartzaileek; izan ere, turismoa, kultura eta kirola uztartzen dituen ibilbidea da. Orain arte bi etapa egin dira, lehenengoa Legazpi-Arantzazu (12km.) apirilaren 7an, eta, bigarren etapa, Arantzazu eta Otzaurte artekoa (18 km.), maiatzaren 1ean.

Sabin Bilbaok, Sollube 707 taldeko ordezkariak, adierazi duenez, etapa horietako parte-hartzaileak oso gustura egon dira, paisaia zoragarriekin gozatu dute eta gehienak hurrengo etapa ere egiteko prest agertu dira.

Sollube 707 mendizale taldeko ordezkariak mendizale guztiak animatu ditu ekimen honetan parte hartzera; izan ere, Gipuzkoako ondarea eta historia ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du, aldi berean, paisaia zoragarriekin gozatuz ekimen osasuntsu bat eginez. Informazio gehiago edota izena emateko Sollube 707 taldeko telefono hauetara deitu behar da: 676 620 195 edo 619 75 31 98.

 

 

 

13 / 05 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0