Prensa

Prensa

Euskaraldian izena emateko deia egin diete bermeotarrei. Hartu kontrola eta erabaki rola!

-Orain arte 500 bermeotarrek eman dute izena

-Izena ematea: on-line, Liburutegian, Kiroldegian, Kultur Etxean edo Kabidxen, baita ere ikastetxeetan, euskaltegietan, Berbalagunen eta Hizkuntza Eskolan

-Azaroan prestakuntza tailerrak eskainiko dira Kabidxen

 

222018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia Euskal Herri osoan “11 egun euskaraz” lelopean. Bermeon urte osoan lanean dago herritarrez osatutako batzordea eta ekimen ugari antolatu ditu Euskaraldiaren berri emateko. Gaur, urriaren 2an, prentsaurrekoa eskaini du Kabidxen.

Oraingoan, prentsaurreko honekin, Euskaraldiaren batzordeak bermeotar guztiei parte hartzeko deia egin gura die eta izena emateko epea azaroaren 23ra arte irekita dagoela gogoratu dute.  16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute ekimen honetan hainbat bide erabilita: on-line, Liburutegian, Kiroldegian, Kultur Etxean edo Kabidxen, baita ere ikastetxeetan, euskaltegietan, Berbalagunen eta Hizkuntza Eskolan.

Parte hartu dezagun ariketa sozial handi honetan! Hartu kontrola, aukeratu rola!

Euskaraldiaren kantak dioen moduan, rol biren artean aukeratu behar da. Batetik, Ahobizi, ulertzen duten guztiei euskaraz egiten die eta ezezagunei lehen berba gutxienez, euskaraz; eta, bestetik, Belarriprest, euskaraz ondo-ondo moldatu ez arren, ulertzen du eta berari euskaraz egitea nahi du, Ahobiziari gonbitea egiten dio euskaraz egiteko, hain zuzen ere.

 

Prestakuntza-tailerrak

Azaroan prestakuntza-tailerrak emango dira Kabidxen izena eman duten pertsonentzat. Zer egingo dugu 11 egun horietan? Zelan jokatu egunero Ahobizi banaiz? Eta Belarriprest banaiz, zer egingo dut? Zelan erantzungo dut egoera jakin batzuetan?... galdera ugari sor daitezke, eta tailerretan, denon artean, erantzunak bilatuko ditugu, giro eta umore onean, izan ere, parte hartze atsegina lortu gura dugu.

Tailerrak Kabidxen izango dira azaroaren 10ean, 15ean eta 21ean, eta ordu eta erdiko saio arin eta bizietan, 11 egunetan biziko ditugun egoeretan gure burua prestatzen eta ziurtasuna hartzen ikasiko dugu.

 

Urte osoan lanean herritar ugari

Ikusi ahal izan duzuenez, Euskaraldiaren batzordea Arrain Azokatik hasita hainbat ekintzatan parte hartzen eta zabalpenerako ekimenak egiten ibili da orain arte. Azkenengo ekintzen laburpen modura, abuztuaren 31n Kabidxen antolatu genuen ekitaldian izen-ematearekin hasi ginen. Hortik aurrera, aldapan gora, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak izan dira izen-emate horrekin jarraitzeko momenturik onenak. Ia egunero egon da mahai bat jarrita kalean, txosna gunean, Talan Sukalki egunean eta Lameran Santa Eufemia egunean.

Egun horietan guztietan lanean egon garenon emaitzak argiak dira: 500 izen-emate inguru. Zorionak izena eman duzuenoi orain arte lortutakoagatik. Baina zelan ez, zabalpen horren atzean jende asko ibili da eta ez dugu eurok aitatu barik geratu nahi, elkarteetatik hasita:

Alkartasuna Dantza Taldea                          

Bermeoko Erraldoien Konpartsa                          

Txosna Batzordea                            

Euskaraz Berbetan (Bertso saioa)                          

Gaztelupe elkartea (danborrada)                          

Eleizalde Ikastola (Sukalki eguna)                          

Lamera Gane txokoa (Arrantzale eguneko omenaldia)                       

Gaztelutarrak (Santa Eufemia egunek omenaldia)         

Kankinkabara Txistu taldea 

Dekot taldea  

Itsuki Irratia

Busturialdeko Hitza

Oizmendi Telebista

Bermeoko Arraun Elkartea

Bermibus

 

Mila esker Euskaraldiagaz bat egin eta beraren zabalpenean parte hartzeagatik. Zuen ekarpena oso garrantzitsua izan da Euskaraldiaren argia zabaltzeko.

Eta zelan ez, batzordekideak eta borondatez lanean ibili diren norbanako guztiei ere bai eskerrak eman, 40 lagun inguru ibili baikara zeregin horietan. Eskerrik asko, beraz, pertsona hauei guztiei: Jon, Juankar, Maite, Miren, Mario, Albert, David, Bego, Jon, Arantza, Aitziber, Karmele, Mirene, Bidatz, Iñaki, Jone, Lore, Aitziber, Agurtzane, Biotza, Anabel, Aritz, Maribel, Benito, Rosa Mari, Iurdana, Marisa, Lander, Iker, Lexuri, Olatz, Esti, Cristian, Arantza, Amaia, Ageda, Maite, Aritz, Eneko, eta izendatu ez ditugun beste hainbat..

Eskerrik asko benetan bakoitzak Euskaraldiari eskainitako denboragatik eta egindako ekarpenengatik, zuen inplikaziorik barik herrian sortzen ari den mugimendua ere ez litzateke berdina izango.

 

 

03 / 10 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0