Albisteak

Albistea

Bermeoko Alkartasuna Dantza taldeak 'Egurre' ikuskizuna eskainiko du zapatuan, uztailaren 14an, urteko ekitaldian

 

Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak ‘Egurre’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan, uztailaren 14an, bere urteko dantza ekitaldian. Ikuskizuna Bermeoko Artza frontoian izango da gaueko 22:00etan, eta sarrera dohainik izango da.   

Bere izenak dioen moduan, egurre izango da ikuskizun horren protagonista nagusia; izan ere, dantza guztietan egurregaz egindako tresna ezberdinak presente egongo dira: makilak, arkuak, txokoloak… Ildo horretan, txalapartalarien soinuak ere entzuteko eta Kaixarranka dantza ikusteko aukera izango dugu ikuskizun berezi horretan. 

50 dantzari eta musikari inguruk parte hartuko dute ekitaldian eta sorpresaren bat ere izango dugu. Bermeoko Alkartasuna Taldeak adierazi duenez, erakusketa horretan “herritarrek Euskal Herriko dantza ezberdinetan egurraren erabilera ezagutu ahal izango dute”. 

Horrez gain, antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldi honekin Bermeoko Alkartasunaren helburuak dira “ taldeak urtean zehar egindako lana erakustea eta dantza ikuskizun horrekin denok ondo pasatzea”. Alkartasuna Dantza Taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu “festa giro polita” izango duen ekitaldi horretan parte hartzera. 

 

12 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0