Prensa

Prensa

Hilario Aurtenetxe bermeotarrak Bermeoko historiaren 1.700 argazki baino gehiago dohaintzan eman dio Bermeoko Udalari

 

Hilario Aurtenetxe bermeotarrak Bermeoko historiaren garai ezberdinak jasotzen dituzten 1.700dik gora argazki, dokumentu, artikulu,  bideo edota panfleto dohaintzan eman dizkio Bermeoko Udalari. Argazkirik zaharrena 1837. urtekoa da eta argazkiak zein beste motatako materialak artxiboan gordeko dira, Bermeoko ondarearen parte garrantzitsua baitira.

 

Argazki horietan Bermeoko herria urteetan zehar zelan aldatu den ikus dezakegu eta Bermeoko historiaren momentu garrantzitsu eta ezberdinak eta bermeotarron ohitura, lan eta bizitzeko era jasotzen dituzte. Adibidez, Bermeoko emakumeen lehenengo orfeoiaren argazki bat dago, 1917. urtekoa, hain zuzen ere.

 

Hilario Aurtenetxek emandako materialean honakoak ikus ditzakegu: trena eta anbulatorioaren inaugurazioa 1955. urtean, Bermeoko Frontoiaren argazki ezberdinak (1914, 1921… urteetakoak), Talaieroaren inaugurazioa, Bermeoko Futbol zelaiaren historia osoa (Gainza futbol zelaian, Athletic-ekin partidua…). Horrez gain, toki ezberdinen aldaketak jasotzen dituzten argazkiak era badaude, esate baterako, liburutegia lehen, lanak egiten ari ziren bitartean eta orain zelan dagoen.

 

Bermeoko eraikin garrantzitsuenetarikoen inaugurazio ekitaldietako argazkiak ere jasotzen dira: Kofradi berria, Musika eskola, Lanbide Hastapena… Izaron lehenengo aldiz Bermeoko ikurriña jarri zenean ere ikus dezakegu argazki horietan.

 

Antzinako Bermeoko argazki asko ere badaude: arrantzaleak lanean, emakumeak lanean Portuan, itsasontziak, Bermeoko Portua, Erreten, antzinako labaderoa… Horrez gain, alderdi politiko zein sindikatuen esku-orriak, dokumentuak… biltzen dira eta artikulu ezberdinak ere bai, adibidez, El Alcazar egunkariak lehenengo Dakarreko kanpainei buruz idatzitakoa. Bermeoko herriak jaso dituen bisita ezberdinen argazkiak ere jasota daude: Txiletarrak… 

 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, eskerrak eman dizkio Hilario Aurtenetxeri dohaintzan emandako materialarengatik; izan ere, “Bermeoko herriarentzat altxor bat da, ondare historiko garrantzitsua da eta herriari dohaintzan ematea benetan eskertzekoa da”.

 

10 / 07 / 2018

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0