Albisteak

Albistea

Bermeok XVIII. Gorefest jaialdia hartuko du ostiralean, uztailaren 13an, Asiako terrorezko zinema gai nagusi izanik

 

Zinemaren alde ilunena gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 13an, ostiralean, Bermeon; izan ere, bertan izango da Gorefest jaialdiaren 18. edizioa. Aurten jaialdi horren protagonista garrantzitsua izango da Asiako terrorezko zinema. 

Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako XVIII Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala,  terrorearekin, gorearekin, suspensearekin, eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek.  Sarrera 4 euro izango da. 

Gorefest 2018 uztailaren 13an, barikuan, iluntzeko 20:30ean hasiko da Nestor Basterretxea aretoan, honako hamabi laburmetraien emanaldiarekin: Hidden-Devil (Fran Mateu), Futuro (Iñigo Acha), Nerón (Rubin Stein), Last Memory (Juan Luis Moreno Somé), Bye Bye baby (Pablo S. Pastor), Gotas (Sergio Morcillo), Rewind (Rubén Pérez Barrena), Fe (Juan de Dios Garduño), Angel Caído (Fran Parra), Marta (Lucía Forner Segarra), Evströnger (Silvia Conesa) eta Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator (Rafa Dengrá).  Gainera, aurpegi ezagunak aurkitu ahal izango dira laburmetraien emanaldian. 

Ondoren, 23:00ak inguruan, luzemetrai bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezustea mantentze arren, Gorefest egunean bertan jakinaraziko da luzemetraia zein izango den. 

Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, “Txina, Japon eta Koreako terrorea oinarri bezala hartuta, Bermeon giro ikaratsua sortuz”. Gorefest 2018 jakinarazten duen kartelari dagokionez, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak egin du. 

Spookypheria Productions elkarteak zine mota hau gustuko dutenei eta zinemazale guztiei Gorefest jaialdian parte hartzera gonbidatu die. 

09 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0