Albisteak

Albistea

'Meditazioa Mugimenduan Gorputz Energetikoen dantza' otsailaren 24an, zapatuan, hileko kirol ekimenen barne

 


Erlaxatu nahi duten pertsona guztiek meditazioa mugimenduan gorputz energetikoen dantza saioan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 24an, zapatuan, Araneko kiroldegian, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne. 

Ikastaro hori TNDR zentroak eskainiko du, 10:30ean hasiko da, eta parte hartzeko izena eman behar da Araneko kiroldegian. Abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez direnentzat. Parte-hartzaileei mantatxo bat ekartzea gomendatzen zaie.  

Saio honetan meditazioa mugimenduan egingo da gutxi gutxika blokeoak gainditzeko. Horrek malgutasuna, oreka eta barne bake sentsazio bat ematen ditu, oso atseginak. Ona da estresari eta antsietateari aurre egiteko. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. 

“Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

22 / 02 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0