Albisteak

Albistea

Zinegoak jaialdiko 2015eko film-laburren emonaldia eguenean, otsailaren 22an, Nestor Basterretxea aretoan

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, Zinegoak jaialdiko 2015eko film-laburrak ikusteko aukera izango dugu eguenean, otsailaren 22an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean. Sarrera dohainik izango da. 

Homosexualitatea ardatz duten sei film-labur horiek ingelesez, danieraz eta portugesaz euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira eta emanaldiaren iraupena 77 minutukoa izango da. 

Proiektatuko diren film-laburrak honakoak izango dira: ‘Pepper’ (17') ‘Doce De Goiabada’ (13'),  ‘En Eftermiddag’ (8'), ‘Tomorrow’ (14'),  ‘Hole’ (15'),  eta ‘Miss Finknagle Succumbs To Chaos’ (10'). Film-laburrei buruzko informazio gehiago  bit.ly/2EwOExa eskuratu ahal izango da. 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. 

Bermeoko Udalak herritar guztiei animatu nahi die Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne  proiektatuko den film-laburren emanaldia ikustera.

20 / 02 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0