Prensa

Prensa

Eneritz Artetxeren 'Uretako ipuinak' ipuin kontaketa saioa barikuan, otsailaren 16an, Bermeoko Udal Liburutegian

 

 

Eneritz Artetxe ipuin kontalaria izango da barikuan, otsailaren 16an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan, eta, bertan, ‘Uretako ipuinak’ ipuin kontaketa saioa eskainiko du. 

Saio horretan  umeek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzungo dituzte; hori bai, ipuin horiek guztiak uretatik datoz, ura bere forma guztietan. Ildo berean, pertsonaia guztiek dute bere tokia uretako istorioetan: lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek...

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.

 

 

14 / 02 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0