Prensa

Prensa

Dantza erakustaldiak, buruzapia jartzeko tailerra eta mural solidarioa Bermeon 'Fair Saturday' ospatzeko, azaroaren 25ean, zapatuan

 

Dantza erakustaldiak, buruzapia jartzeko tailerra eta mural solidarioa izango ditugu Bermeon, azaroaren 25ean, zapatuan, Fair Saturday ekimena ospatzeko, eta lortutako etekinak Laztana, Haurren Garapen eta Estimulaziorako Elkartearentzat izango dira.   

Fair Saturday mundu mailan ematen ari den mugimendua da, urtero azaroaren azken zapatuan ospatzen da, eta bere helburua da kultur elkarteek egiten dituzten arte eta kultur lanak hedatzea eta balioan jartzea; eta, aldi berean, proiektu solidarioei laguntzea. 

Horrela, Bermeon aurten Txo Sevillak, Alkartasun Dantza taldeak eta MB 2000 elkarteak aipatutako ekimenak antolatuko dituzte zapatuan, azaroaren 25ean. Txo Sevillak 12:30ean dantza erakustaldia egingo du Taraskan, eta, leku berdinean, 13:15ean, Alkartasuna Dantza Taldeak buruzapia jartzeko tailerra eta dantza erakustaldia antolatu du. 

Ildo beran, MB 2000 elkartearen bidez, mural solidarioa egiteko aukera egongo da Bermeoko kultur etxeko ludotekan arratsaldeko 17:30ean. Lortzen diren etekinak helburu solidarioa izango dute eta Laztana, Haurren Garapen eta Estimulaziorako Elkartearentzat izango dira.   

Solidarters Fundazioak bultzatutako Fair Saturday ekimenarekin mundua, arte eta kulturaren bidez aldatu nahi da.

 

 

21 / 11 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0