Albisteak

Albistea

Enpresa berrien lehiakortasuna hobetzeko tailerrak Behargintzan

 

 

Behargintzak enpresen iraunkortasuna lortzeko eta lehiakortasuna areagotzeko bi tailer antolatu ditu. Tailer hauek enpresa sortu berri dutenei, hau da, bost urte baino gutxiagoko enpresei, zuzenduta daude. 

Lehenengoa irailaren 19an eta 20an izango da eta honakoa da jorratuko den gaia: ‘Lehian jarduteko elkarlana’. Bigarren tailerra irailaren 25ean eta 28an izango da, eta gaia honakoa izango da: ‘Zure negozioaren balio-katearen sorkuntza’. Tailerrak 15:00etatik 17:00etara izango dira Bermeoko Behargintzan. 

Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)

 

14 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0