Prensa

Prensa

Biodibertsitatea babesteko eta herritarrak kontzientziatzeko ohartarazpen kartelak jarri eta apoentzako pasabideak egokitu dira Artikan

 

 

Bermeon, 2022ko apirilaren 1ean.- Udaberrian apoak erreka eta urmael handietara gerturatzen dira ugaltzeko. Artika auzoa horren adibide bikaina dugu, izan ere, sasoi honetan ehundaka apo ikusi ditzakegu inguru honetan babestutako errekara bidean. Hau dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak biodibertsitatea babesteko zenbait mantenu eta egokitzapen lan egin ditu eta ohartarazpen kartelak ere kokatu ditu Artika auzoan. Basalaneko langileek bide ertzetako belar eta sustraien garbiketa egiteaz gain, harrizko hormetan zenbait pasabide egokitu dituzte apoak errekara heltzeko aukera izan dezaten.

Ekimen hauen helburua bikoitza da; biodibertsitatea babestea eta herritarrak sentsibilizatzea. Zentzu horretan eta biodibertsitatea zaintzea herritarron bizi-kalitatea hobetzearekin zuzenean lotuta dagoela azpimarratuz, udalak bat egiten du helburu hauekin. Hori, bada, ekimena sustatzeaz gain, iniziatiba hauek balioan jarri nahi ditu Udalak herritarrei kolaborazioa eta inplikazioa eskatuz.

01 / 04 / 2022

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0