Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak herriko hainbat zerbitzu irekiko ditu aste honetan zehar

-Bihar, umeen jolaslekuak, skate pista eta aire libreko kirolguneak zabalduko dira

Bermeon, 2020ko otsailaren 16an.- Bermeoko Udalak herriko hainbat zerbitzu irekiko ditu datozen egunotan egoera sanitarioaren hobekuntzaren aurrean. Izan ere, bihar umeen jolaslekuak, skate pista eta aire libreko kirolguneak zabalduko dira (Arene Frontoia, besteak beste). Honela, duela zenbait astetik hona itxita egon diren udal zerbitzu hauek berriz ere erabili ahal izango dira. Gainera, otsailaren 18tik aurrera ere Bermeoko Musika Eskolak eskola presentzialak berreskuratuko ditu.

“Egoera sanitarioak hobekuntzarako bidea hartu du, nahiz eta oraingoz alarma gorria egoeran gauden. Badirudi kutsatuen kopurua egunez egun murriztuz doala eta honek erabaki hau hartzera eraman gaitu. Ixteko erabakia hartzea ez zen bat ere erraza izan, baina beharrezkoa zen. Orain, egoera pixkanaka hobetuz doa eta itxita genituen hainbat zerbitzu berreskuratzen joango gara pixkanaka. Hala ere, ez gaitezen erlaxatu. Asko dugu oraingoz egiteko. Indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak betetzea ezinbestekoa da. Guztion osasuna dago jokoan”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Umeen jolaslekuetan jarritako zintak kenduko dira eta desinfekzio lanak burutuko dira, bihar egoera hoberenean egon daitezen. Bestalde, skate pistak goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte irekiko ditu bere ateak. Azkenik, aire libreko kirolguneak zabalduko dira.

16 / 02 / 2021

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0