Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak osasun, segurtasun eta informazio kanpaina abiarazi du gaur Udaltzaingoaren bitartez

Herriko udaltzaingoak oinezko patruila bereziak egingo ditu herritarren jokabide ez egokiak kontrolatu eta herritar horiei euren portaerek izan ditzaketen ondorioen berri emateko 

Besteak beste, tabernen terrazak eta taldeetan doazen pertsonak kontrolatu nahi dira, arauak bete daitezen 

Bermeon, 2020ko maiatzaren 18an.- Bermeoko Udaltzaingoak oinezko patruilak indartu ditu bermeotarren portaera ez egokiak kontrolatu eta herritar horiei euren jokabideek izan ditzaketen ondorioen berri emateko. Izan ere, Udalak gaur abiarazi duen kanpaina honek helburu garbia du: herritarrak informatu, kontzientziatu eta portaera ez egokiek izan ditzaketen ondorioen berri eman. Egon daitezkeen isunen berri ere emango dute udaltzaingoek eta, jokabide txarrek jarraituko balute, salaketak jarriko dituzte.

Irekiera fase berri honek kalera ateratzeko aukera berriak ekarri ditu. Herritarren gehien-gehiengoak legea betetzen badu ere, badira jokaera ez egokiak izaten ari diren pertsonak ere. Zenbait kasutan, tabernetan pilaketak atzeman dira eta kirola eta ibilaldiak taldeetan egiten dituzten herritarrak ere ikusi dira. Bada, udaltzainek oinezko patruila bereziak egingo dituzte herrian zehar jokabide hauek kontrolatzeko eta portaera hauek izan ditzaketen ondorioen berri emateko.

“Bermeotarren konpromisoa erabatekoa da eta kasu gehien-gehienetan legea betetzen dela argi daukagu. Hala ere, badira jarrera ez egokiak izaten ari diren pertsona batzuk ere eta ezin dezakegu beste alde batera begiratu. Asko daukagu jokoan eta gure betebeharra da bermeotarren osasuna eta ongizatea bermatzea. Hau dela eta, udaltzaingoaren oinezko patruilak indartu ditugu herritar hauek kontrolatu, informatu eta, beharrezkoa den kasuetan, isunak jartzeko”, azaldu du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

18 / 05 / 2020

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0