Prensa

Prensa

Aritzatxuko hondartza eta Bermeoko hilerria, zabalik

Hala ere, osasun eta segurtasun neurriak uneoro bermatu beharko dira

Bermeon, 2020ko maiatzaren 13an.- Bermeoko Udalak herriko Aritzatxu hondartza eta hilerria zabaldu ditu. Hala ere, baldintza batzuk egongo dira bi tokiak bisitatzeko. Izan ere, osasun eta segurtasun neurriak bermatu beharko dira uneoro. Bermeoko Udalak herritarrei eskatzen die, mesedez, arduratsuak izateko.

Aritzatxuko hondartzan bakarkako ur kirolak bakarrik egongo dira baimenduta. Ezingo da bainu librerik egin. Gainera, kontutan izan behar da soroslerik ez dagoela eta uretan sartzea norberaren ardurapean egingo dela.

Bestalde, herriko hilerriari dagokionez, sarreran bertan aforoa kontrolatuko da, jende pilaketak ekiditeko. Hemen ere, hondartzan bezala, osasun eta segurtasun neurriak bermatu beharko dira. Ordutegia honakoa izango da:

-          Astelehenetik barikura: 08:00-20:00

-          Zapatuan: 08:00-14:00

-          Domeka eta jaiegunetan: zarratuta

13 / 05 / 2020

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0