Prensa

Prensa

Herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute bi finalisten artean

Herritarrek euren botoekin 2019ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute bi kartel finalisten artean, ‘Anton eta Josefin’ eta ‘¡Badatoz!’ , hain zuzen ere. Kartel finalista horiek joan den eguenean, ekainaren 20an, epaimahaiak aukeratutakoak dira.

Horrela, herritarrek gaurtik, ekainaren 25etik, uztailaren 4ra arte bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo internet bidez: https://forms.gle/VZ5WfxsNTRLAhB3s7 Lotura hori Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta facebook-en (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) izango da eskuragai.

Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a. Kartelen egileen nortasuna ezin izango da adierazi ez publikoki ezta sare sozialetan.

Aurten zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu kartel finalistak. Aukeraketa egiterako orduan kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte-hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak) , besteak beste, baloratu izan dira.

Epaimahaiak adierazi duenez, aurkeztutako kartelak estilo oso ezberdinetakoak izan dira, agerian utziz Bermeon dagoen sormen gaitasun anitza. Epaimahaiak parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.

Bi kartel finalistak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira astegunetan, uztailaren 4ra arte ( 9:00-14:00 eta 17:00-21:45). Kartel irabazlea uztailaren 5ean jakinaraziko da. Argibide gehiago nahi duten pertsonek, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus ) jaso ahal izango dute.

 

25 / 06 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0