Prensa

Prensa

Bermeoko Araneko kiroldegiko kirol ekintzen gogobetetze maila 8,52 puntutakoa da

Ormaetxeak datu horiek erabiltzaileak “pozik” daudela adierazten dutela dio; eta maila mantentzeko eta hobetzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du.

 

 

Bermeoko Araneko kiroldegiko ekintzetan parte hartzen dutenen batezbesteko gogobetetze maila 8,52koa da, iaz baino altuagoa; 2017an 8,25 puntukoa izan baitzen. Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak kirol ekintzetako erabiltzaileen artean egindako bi inkesten arabera, lurreko ekintzen parte-hartzaileen batezbesteko gogobetetze maila 8,40 puntutakoa da, eta uretako ekintzen parte hartzen dutenena 8,64koa, azken horretan iaz baino puntu bat gehiago. 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol Saileko zinegotziak, azaldu duenez, bi inkesta egin dira; alde batetik, lurreko kirol ekintzen asetasun maila ezagutzeko, eta, bestetik, uretako kirol ekintzena. Lehenengoa 129 erabiltzaileren artean egin da, eta bigarrena 83 erabiltzaileren artean. 

Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, inkesta horiekin kirol ekintzetako erabiltzaileen gogobetetze maila ezagutu nahi da, kudeaketa hobetzeko helburuarekin. Horretarako, hainbat alorrei buruz galdetu zaie jardueretako parte-hartzaileei; besteak beste, ekintzei buruzko informazioa, izena emateko prozedura, antolaketa, kopurua, ordutegia eta prezioari buruz. Horrez gain, kirol zerbitzuak gomendagarriak diren galdetu zaie. 

Lurreko kirol ekintzen asetasun maila 

Lurreko kirol ekintzen kasuan, galdera guztietan lortutako puntuazioa 5,42tik gorakoa izan da; 8,81 altuena eta 5,42 baxuena, hain zuzen ere. Monitoreen gaitasun profesionalak jaso ditu 8,81 puntu eta 5,42 prezioari buruz egindako galderak. 

Erabiltzaileak 7,45 puntu eman ditu izena emateari buruz egindako galderari eta kanpainari buruzko informazioari buruzko galderak 6,82 puntu izan ditu. Ikastaroak antolatzeko moduari, jardueren kopuruari, ordutegiari eta kirol guneak (tenperatura, antolamendua, akustika) buruzko galderek, 7,55; 6,65; 6,64 eta 6,32 puntu jaso dituzte, hurrenez hurren. 

Kirol zerbitzuak gomendagarriak diren galdetzerakoan 7,43 puntu eman dituzte erabiltzaileek, eta kirol gunearen garbitasunak 7,09 puntu izan ditu. Bermeoko Kirolaren Udal Patronatuko langileek eskaintzen duten arretari buruz galdetzerakoan 8,24 puntu eman dituzte, eta gogobetetze mailaren batezbestekoa  8,4 puntu izan da. 

Uretako kirol ekintzen asetasun maila 

Uretako kirol ekintzen inkestan galdera guztietan lortutako puntuazioa 6,76tik gorakoa izan da. Kanpainari buruzko informazioak 6,76 puntu izan ditu eta,  kasu honetan ere, monitoreen gaitasun profesionala izan da gehien baloratu dena, 9,08 punturekin, hain zuzen ere.  

Kirol zerbitzuak gomendagarriak diren galdetzerakoan 8,02 puntu eman dituzte erabiltzaileek, eta kirol gunearen garbitasunak 7,3 puntu izan ditu. Izena emateko prozedurari buruzko galderak 6,92 puntu izan ditu. Ikastaroak antolatzeko moduari, jardueren kopuruari, ordutegiari eta prezioari buruzko galderek, 7,43; 7,35; 7,18 eta 6,84 puntu jaso dituzte, hurrenez hurren. Kirol gunearen (tenperatura, antolamendua, akustika) egoerari buruzko galderak 7,19 puntu izan ditu. 

Bermeoko Kirolaren Udal Patronatuko langileek eskaintzen duten arretari buruz galdetzerakoan 8,37 puntu eman dituzte erabiltzaileek eta gogobetetze mailaren batazbestekoa 8,64 puntu izan da, iaz baino puntu bat baino gehiago, hain zuzen ere. 

Ormaetxeak adierazi duenez,  datu horiek “oso onak” dira, eta “erabiltzaileak eskainitako zerbitzuekin pozik daudela adierazten dute”; eta “kirolarien asebetetze maila mantentzeko eta hobetzeko lanean jarraitu behar” dutela gaineratu du. 

18 / 07 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0