Albisteak

Albistea

Bermeok ‘Elkanoren mundu biraren 5. mendeurreneko azoka’ hartuko du asteburu honetan

- Helburua da hainbat erakusketa, tailer eta dibulgazio-hitzaldiren bidez talde horrek egindako balentria ezagutzera ematea; bertan 7 bermeotar nabarmendu ziren.

- Ekimena irailaren 2tik 4ra egingo da herriko hainbat lekutan, eta, erakusketez gain, hainbat produktu erosteko aukera emango duen azoka ere izango da

Bermeon, 2022ko irailaren 1ean. Juan Sebastian Elkano buru zuen espedizioak Concepción ontzian munduari egindako lehen biraren 500 urteak ospatzen ari gara. Espedizio horretan 7 bermeotarrek protagonismo handia izan zuten eta Juan de Acurio kontramaisu bermeotarrak funtsezko lekua bete zuen. Balentria hori ospatzeko, Bermeoko Udalak ‘Elkanoren mundu biraren 5. mendeurreneko azoka’ antolatu du, erakusketa, tailer eta dibulgazio-hitzaldien bidez pertsona horiek duela 500 urte lortu zutena ezagutzera emateko. Ekimen horiez gain, azoka bat ere antolatuko da Lameran, eta bertan hainbat produktu erosi ahal izango dira irailaren 2tik 4ra.

“Oso pozik gaude denetarik izango duen ekimen hau aurkezteaz. Baina garrantzitsuena, 7 bermeotar nabarmendu ziren talde horren balentria apur bat gehiago ezagutzen lagunduko duela da. Gure historiari buruz gehiago jakitea funtsezkoa da, eta azoka honek horretan lagunduko duela uste dut”, azaldu du Aritz Abaroa Bermeoko alkateak.

Juan de Acurio kultur guneak (horrela deituko da ekimenak egingo diren lekua) irailaren 2an irekiko ditu ateak, 12:00etan. Inaugurazioarekin batera, 4 erakusketak hasiko dira. Lehenengo erakusketaren ardatza munduaren lehen birari buruzko ikus-entzunezko proiekzioak erakustea izango da. Bigarren gunean, Espezieen uharteetara iristea erabakita, munduari egindako lehen bira ekarri zuen bidaia epikoa gauzatu zuten pertsona horien balentria jendeari hurbiltzea helburu duen ‘Lehenak izan ginen. Magallanes, Elkano eta Munduari bira’ erakusketaz gozatu ahal izango dugu.

Hirugarren erakusketa oso berezia izango da. Bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Atyla itsasontzia, XVIII. mendeko itsasontzietan inspiratutako diseinuarekin 80ko hamarkadan eraikitako itsasontzia. Nazioarteko abentura-bidaiak egiten dituen itsasontzia da. Bisitei buruzko informazio gehiago: https://atyla.org/es/bermeo. Azkenik, laugarren eta azken erakusketak, "Itsasoa eta bere irudiak" izenekoak, bisitariak hotz utziko ez dituzten irudi ikusgarriak eskainiko dizkigu.

Lamera eta Artza frontoiaren artean banatuko diren 4 gune horiez gain, irailaren 2tik 4ra bitartean egingo diren 5 kontzerturekin zuzeneko musikaz gozatu ahal izango dugu. Txikienek ere eurei zuzendutako jarduerak izango dituzte. Aipagarria da, zalantza barik, ostiraletik igandera ordutegi desberdinetan arituko den ipuin-kontalaria.

Ordutegiak eta egitaraua:

Ostirala, irailak 2

12:00 JUAN DE ACURIO KULTUR GUNEAREN IREKIERA

12.30 Itsasoko ipuinak umeentzat.

13:00 ATYLA itsasontziari ongietorria.

17.00- 20.00 ATYLA itsasontzira egingo diren bisiten hasiera.

17.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

19.00 Zuzeneko musika Peri Flay-rekin

 20.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

* Munduari lehen biraren bideo-proiekzioa 30 minutuz behin eszenatokiko pantailan.

** Txokolate eta buztin tailerra egun osoan zehar

Larunbata, irailak 3

11.00 JUAN DE ACURIO KULTUR GUNEAREN IREKIERA

11.00 –14.00 ATYLA itsasontzira egingo diren bisiten hasiera.

12.30 Itsasoko ipuinak.

13.00 Zuzeneko musika. Cigarette Break

16.00 – 20.00 Bisitak ATYLA itsasontzira

17.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

19.00 Zuzeneko musika. The Pelmax

20.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

* Munduari lehen biraren bideo-proiekzioa 30 minutuz behin eszenatokiko pantailan.

** Txokolate eta buztin tailerra egun osoan zehar

Igandea, irailak 4

11.00 JUAN DE ACURIO KULTUR GUNEAREN IREKIERA

11.00 –14.00 ATYLA itsasontzira egingo diren bisiten hasiera.

12.30 Itsasoko ipuinak.

13.00 Zuzeneko musika. Edu Basterra

16.00 – 19.00 Bisitak ATYLA itsasontzira 

17.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

18.00 Zuzeneko musika. Carlos Velasco eta Hugo Silveira

19.00 Itsasoko ipuinak umeentzat.

* Munduari lehen biraren bideo-proiekzioa 30 minutuz behin eszenatokiko pantailan.

** Txokolate eta buztin tailerra egun osoan zehar

02 / 09 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0