Albisteak

Albistea

Ertzilla Bermeoko familiaren historia ezagutzeko aukera UIK eta Bermeoko Udalak antolatutako Uda Ikastaroan

-Arrantzaleen Museoan egingo den Uda Ikastaro hau uztailaren 14 eta 15ean ospatuko da eta Asier Romero Andonegik eta Mikel Mancisidor de la Fuentek zuzenduko dute

-Izen ematea zabalik dago jada, uztailaren 13ra arte, eta inskripzioak 40 euroko kostua izango du

Bermeon, 2022ko maiatzaren 12an.-  UIK eta Bermeoko Udalak Uda Ikastaro interesgarria antolatu dute uztailaren 14 eta 15erako Bermeoko Arrantzaleen Museoan: ‘Ertzillatarrak, garai baten paradigma’. Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekano Asier Romero Andonegiren eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Mikel Mancisidor de la Fuenteren zuzendaritzapean, familia bermeotar honen garrantzia aztertu eta, aldi berean, ondare historikoaren hedapenari eta hezkuntzari buruzko gogoeta egingo da, ondareak, elementu bereizgarri gisa, gizartean duen balio eta iraunkortasunaz kontzientzia sortzeko. Izen ematea zabalik dago uztailaren 13ra arte eta inskripzioak 40 euroko kostua izango du (https://www.uik.eus/eu/jarduera/ertzillatarrak-garai-baten-paradigma).

Bi egun osoko jardunaldiak antolatuko dira eta hainbat hizlarik parte hartuko dute (programa atxikita). Uztailaren 14an bi zuzendariek eta Bermeoko alkate Aritz Abaroak Uda Ikastaroari hasiera emango diote 9:00etan. Ondoren, solasaldiak egongo dira goiz guztian zehar (euskaraz eta erderaz, hizlariaren arabera). Egunari amaiera emateko, XVI. mendeko Bermeo ezagutzeko aukera egongo da 17:00etatik 19:00etara egingo den bisita gidatuari esker. Hurrengo egunean, goizean zehar, hainbat hitzaldi egongo dira eta Uda Ikastaroari bukaera emateko “Ertzilla familia Bermeoko ondare historiko eta kulturala zabaltzeko eta sustatzeko eredu gisa” titulua duen mahai ingurua antolatu da.

“Uda Ikastaro hau aukera paregabea da Bermeoko historia ezagutzeko. Udal Gobernu honen helburu estrategikoetako bat da gure ondarea eta nortasuna ezagutu eta balioan jartzea eta uste dut ekimen hau bikaina dela zentzu horretan. Bermeotar guztiak gonbidatu nahiko genituzke jardunaldietan parte hartzera gure herriko familia garrantzitsu honen historia ezagutzeko”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

12 / 05 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0