Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak herriko ostalaritza establezimenduen informazio osatu eta eguneratua eskaintzen du bere webgunean

  • Besteak bestek, jatetxe eta tabernen ezaugarriak, euren produktu tipikoenak edota kokapena aurkituko ditu bertan bisitariak

Bermeon, 2021eko martxoaren 2an.- Bermeoko Udalak turismoari bideratutako www.bizibermeo.eus webgunean atal berria zabaldu du. Izan ere, herriko ostalaritza establezimenduen (taberna eta jatetxeak) informazio eguneratu eta osatua eskaintzen da bertan, kanpotik datozen bisitariek herriko eskaintza gastronomikoaren berri izateko. Guztira, 57 establezimenduren informazioa jaso da, herriko jatetxe eta taberna guztiei bertan azaltzeko aukera eman ostean.

Noski, zerrenda ez dago itxita eta establezimenduren batek izena eman nahiko balu, horretarako aukera izango du. “Gure helburua da herriko jatetxe eta tabernen informazioa bisitariei modu errazean eskuragarri jartzea. Atal berri honek horretarako aukera ematen du eta uste dugu oso erabilgarria izango dela. Gainera, herriko eskaintzari bultzada emateko tresna izatea nahi dugu”, esan du Bermeoko Turismo zinegotzi Kepa Zumetak.

Atal honetan establezimenduaren informazio osatua eskaintzen da: zein motakoa den, zein den bere produktu aipagarriena, lokalaren ezaugarriak (helbidea, telefono zenbakia, terraza duen edo ez, wifia eskaintzen den edo ez, sare sozialen helbideak…). Hiru ataletan banatu da informazioa: ‘mahaian gozatzeko’ jatetxe edo tabernak, pintxoak eta ‘txikiteoa’ eskaintzen dituzten establezimenduak eta ogitartekoak, razioak, pizzak… ematen dituztenak.    

 

02 / 03 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0