Albisteak

Albistea

40 saltoki baino gehiagok osatuko dute Bermeoko Antzinako Azoka asteburu honetan

Bermeoko Alde Zaharrean egingo da beste urte batez Bermeoko Udalak eta Napar Bideak kooperatibak antolatzen duten Antzinako Azoka. Herrian gogoz espero den ekimen honek larunbatean (urriak 19) zabalduko ditu ateak (10:00-15:00 eta 17:00-21:00) eta igandean itxiko ditu (10:00-15:00) eta, bertan, 40 saltoki baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu. Horietan, besteak beste, gazta, eztia, hestebeteak, txokolatea, bitxiak, narrua, loreak, zilarra, kremak, xaboia, buztin eta zeramika-lanak eta arropak ikusi eta erosi ahal izango dira. Gaur goizean aurkeztu du ekimena Bermeoko Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.

Urtero legez, Bermeoko Udalak eta Napar Bideak antolatutako Antzinako Azoka ospatuko da aurten ere Bermeon. Berrogei bat postutxo baino gehiago egongo dira bertan, eta urriaren 19an, larunbata, hasi eta igandera arte iraungo du. Hara bertaratuko direnek era guztietako antzinako produktuak erosi ahal izango dituzte, hala nola janaria, loreak, kreamk eta xaboiak, arropak...

Hala ere, Azoka bera ez da izango asteburuko protagonista bakarra. Izan ere, Alde Zaharrari giro paregabea eskaintzeko, Izaro Abesbatzak kalejira egingo du larunbatean. Gainera, egun berean, Arku Tiroaren Bermeoko taldea Santa Maria elizako arkupean arituko da. Kale animazioa ere ez da faltako, herrian ohitura denez. Antzerkiak ikusteko eta musika entzuteko aukera izango dute Bermeora hurbiltzen direnek. Larunbatean ere, arratsaldeko 8tan, antortxekin erakustaldi berezia egingo da.

Umeek, urtero bezala, Antzinako Azokan bere tokia izango dute. Izan ere, zeramika tailerrak eta egurrezko jokoak egingo dira beraiek ere asteburuaz disfrutatu dezaten. Bukatzeko, ‘stand’ guztietan zozketa baterako txartelak banatuko dira. Irabazleak Nafarroako landetxe batean asteburua pasatzeko aukera izango du.

DEIA

18 / 10 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0