Albisteak

Albistea

Iraitz Lazkano aukeratu dute UEMAko lehendakari

Elgetako EH Bilduko alkateak kargua hartu berritan esan duenez, 'jauzi kualitatiboa emateko eta urrats sendoak egiteko agintaldia izan behar du honek'.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak datozen lau urteotarako zuzendaritza berria aukeratu du gaur,Getarian egin duen batzar nagusian.Iraitz LazkanoElgetako alkateak hartuko du Josu Labakaren lekukoa, lehendakari karguan, etaAritz AbaroaBermeoko alkate jeltzalea izango da lehendakariorde. Zuzendaritza batzordea osatuko duten beste bederatzi kideak ere hautatu dituzte batzarrean bildu diren hautetsiek.Aurrekozuzendaritzarenlanatxalotuondoren, kargua ilusioz eta arduraz hartu duela adierazi du Lazkanok, "UEMA euskararen normalizazioan aitzindari eta eredu den erakunde garrantzitsua" delako. "Jauzi kualitatiboa emateko eta urrats sendoak egiteko agintaldia izan behar du honek. Horretarako, ausardia, adostasuna eta konpromisoa ezinbestekoak dira", esan du.UEMAN ordezkaritza duten alderdi nagusiek lehendakaria, lehendakariordea eta zuzendaritza batzordea adostasunez onartu izana ere garrantzitsua dela nabarmendu du Lazkanok.

Ildo horretan,alderdien eta erakundeenarteko"elkarlana ezin bestekoak"direla azpimarratu du, herrigintzan eta euskalgintzan aurrera egin nahi bada.Herritxikiakerdiguneanjarriko dituela ere hitz eman du Elgetako alkateak. "Lehen egunetik aipatu nahiko nuke ildo honetan ere bidea egiteko beharra, herri txikien izaerari eusteko eta euskarari arnasa ematen segitzeko", esan du.Egun, 86 udalerri dira UEMAko kide, eta guztien artean 245.000 biztanle biltzen dituzte.

EITB

07 / 10 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0