Albisteak

Albistea

Roberto Aguado psikologoak 'Liderazgo intrapersonal. Capacidad de vivir en grupo sin que se disuelva tu esencia' hitzaldia eskainiko du bihar, maiatzaren 14an, Nestor Basterretxea aretoan

Roberto Aguado psikologoak bihar, maiatzaren 14an, martitzenean, “Liderazgo intrapersonal. Capacidad de vivir en grupo sin que se disuelva tu esencia” hitzaldia eskainiko du Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 18:00etan.

Hitzaldi hori Bermeoko Udalak antolatzen du eta sarrera dohainik da. Roberto Aguado psikologoa da, psikologia klinikoan, psikoterapian eta hipnosi klinikoan aditua, besteak beste. Horrez gain, irakaslea da, hainbat master zuzentzen ditu eta psikologiari eta V.E.C adimenari (Ikerketa neurologikoan oinarritutako adimen emozionalaren lehenengo eredua eta bakarra) buruzko hainbat liburu idatzi ditu.

Era berean, Roberto Aguado Bermeoko udal langileen artean lanean dabil azken bi urteetan, emozioen kudeaketa lantzen, Bermeoko Udalak kudeaketaren beste eredu baten aldeko apustua egiten duelako.

Hitzaldi hau “benetan oso interesgarria” izango dela adierazi du Bermeoko Udalak eta herritar guztiak gonbidatu ditu, bere ustez, “esperientzia aberasgarria izango delako”.

 

 

13 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0