Albisteak

Albistea

Herriko ikastetxeetako ikasleek musika eskola bisitatu dute erakusketa didaktikoa ikusteko

Herriko ikastetxeetako (San Frantzisko herri ikastetxea, Sagrado Corazon ikastetxea eta Eleizalde ikastola) LH1eko eta LH2ko ikasleek Bermeoko udal Musika eskola bisitatu dute eta bertan erakusketa didaktikoa ikusi dute.

Horrela, musika eskolako instrumentuak erakutsi eta azaldu zaizkie bertaratu diren irakasle eta ikasle guztiei. Gainera, aurten erakusketa didaktikoak berrikuntza bat izan du, izan ere, musika eskolako ikasle musikariak partaide izan dira saioan, euren gelakideei instrumentua erakutsiz.

“Gustura egon dira herriko musikari eta musikazale txikiak udalaren musika eskolan”, azpimarratu du Bermeoko udal musika eskolak.

 

 

10 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0