Prensa
Bermeoko Udalak antolatuta, 29 orduko Hip Hop eta Rap tailerra eskainiko da Kabidxen, apirilaren 8tik ekainaren 17ra arte 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta, barikuetan 18:00etatik 19:30era.
Iñigo Iriarte ‘Gatom’ bermeotar gaztea izango da tailer honen irakaslea eta bere helburua izango da, rap eta hip-hop musikaren bitartez, gazteekin ahozko adierazpena lantzea. Tailer honetan parte hartzen duten raperoek maiatzaren 26an bertso eskolako jaialdian emanaldia eskainiko dute.
Izena ematea zabalik dago GIZen apirilaren 7ra arte edo plaza kopurua bete arte. Matrikula 5 €-koa da.
010 (94 617 91 00)