Prensa

Prensa

Besalde elkarteak 6.306 kg elikagai batu ditu eskualdean 'Sahararen aldeko XIV. karabanan'

Besaldek kanpainan lagundu duten pertsona, elkarte eta erakunde guztiei eskerrak eman dizkie “erakutsitako eskuzabaltasunagatik”

 

 

Besaldek, Bermeo Sahararen Aldeko elkarteak, ‘Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena’ kanpainarekin bat egin du, eta aurten 6.306 kg. elikagai batu ditu eskualdean, hain zuzen ere, Bermeo, Busturia, Mundaka eta Gernikako denda eta hezkuntza zentroetan, Muxikako eskolan, eta Arteagako eskolan.

Besalde “oso pozik” agertu da eskualdeko herriek “emandako erantzunagatik”, eta “bere eskerrik beroena eman nahi izan dizkie erakutsitako eskuzabaltasunagatik”.

Ildo honetan, Besaldek eskerrak eman dizkie eskualdeko herri guztietan kanpainan parte hartu duten partikular, denda, supermerkatu, elkarte eta hezkuntza zentro guztiei, eta kanpaina zabaltzen lagundu duten pertsona eta  Udalei ere bai.

Horrez gain, Besaldek eskerrak eman dizkie euren laguntzagatik ‘Caritas’ eta  ‘Ongi etorri errefuxiatuak Busturialdea’ elkarteei, Salica arrain enpresari, Bermeoko Ospitale Psikiatrikoari, komunikabideei, kaxak eta kamioia kargatzen lagundu duten guztiei, eta parrokiei; bereziki, Bermeoko San Frantzisko komunitateari, lokala uzteagatik. Era berean, Besaldek Bermeoko Udalari eskertu dio karabanarako laguntza.

Elikagaiez gain, partikularren diru-laguntza ere jaso dutela adierazi du Besaldek, 290 euro, hain zuzen ere.

Besaldek gogoratu duenez, otsailaren 24an Bilbotik aterako den Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena’ karabanaren helburu nagusia  da «saharar herriari ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asetzeko».

 

08 / 02 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0