Prensa
Musikarekin gozatzeko aukera izango dugu bihar, martitzenean, apirilaren 24an, Bermeon; izan ere, haize bandak mikrokontzertua eskainiko du 19:00etan udal musika eskola aurrean.
Kontzertu horretan, musika eskolako haize instrumentu joleek, Bermeoko Fanfarriako kideekin batera prestatutako hiru pieza joko dituzte, eta guztira 40 musikarik parte hartuko dute 15 minutu iraungo duen saio honetan.
Hortaz, giro ederra izango da, eta Bermeoko Udalaren Musika Eskolak herritarrak kontzertu honetara gonbidatu ditu, musikarekin zuzenean ondo pasatzeko aukera eskainiko duelako.
010 (94 617 91 00)