Prensa

Prensa

Apirilaren 11n, eguaztenean, Tonpoia berreskuratzeko ekintza planari buruzko parte-hartze tailerra

www.tonpoi-bermeo.eus webgunearen bidez ere parte hartu ahal izango dute herritarrek

 

 

Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko plana eta horri buruzko parte-hartze prozesua martxan jarri du Bermeoko Udalak. Parte-hartze prozesuaren lehenengo tailerra martxoaren 15ean izan zen eta, orain, apirilaren 11n, eguaztenean, 18:30ean, beste tailer bat egingo da Kultur etxean. Horretan Tonpoia berreskuratzeko jasotako proposamenen berri emango da eta proposamen horiek bertaratutakoen artean landuko dira.   

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza eta Ingurumen zinegotziak, gogoratu duenez, parte-hartze prozesuaren helburua da herritarrei Paisaia Planari buruz informatzea, gaur egun dituen beharrak eta etorkizunerako aukerak guztion artean eztabaidatzea eta proposamenak denon artean egitea eta adostea. 

Era berean, martxoaren 15etik eta apirilaren 15era, www.tonpoi-bermeo.eus webgunearen bitartez parte hartu ahal dela adierazi du Ormaetxeak. Webgune horretan Tonpoiko paisaia berreskuratzeko ekintza planari buruzko informazioa ere eskuratu ahal dute herritarrek eta horretara Bermeoko Udaleko webgunetik (www.bermeo.eus) ere sartu ahal izango da. Parte hartzeko izena eman behar  da, webgunean bertan. 

Irune Ormaetxeak azaldu duenez, Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko plana 2017ko uda ostean martxan jarri genuen.”Lehenengo diagnostikoa egin dugu eta hortik atera diren ondorioak herritarrekin batera aztertzen ari gara, Tonpoi eta Talako inguru hori guztion artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko”, azpimarratu du. 

Ormaetxeak herritarrak animatu ditu apirilaren 11n, eguaztenean, Kultur etxean egingo den parte hartze tailerrera bertaratzera “guztion artean Tonpoian zer nahi dugun erabakitzeko eta ahalik eta erabilerarik egokiena emateko”. 

06 / 04 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0