Albisteak

Albistea

Juego de Tronos-ek Bermeon egingo duen grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu

Interesatuak Bermeoko Behargintzan aurkeztu behar dira irailaren 6an, asteartean, goizeko 10:00etan

 

 

‘Juego de Tronos’ mundu mailan sail famatuak Bermeon egingo duen grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu. Horregatik, ‘Juego de Tronos’-eko segurtasun enpresak aukeraketa prozesu bat egingo du irailaren 6an, asteartean, Bermeoko Behargintzan. 

Hortaz, interesa duten pertsona guztiak Bermeoko Behargintzako egoitzan (Zubiaur tar Kepa 26-28) aurkeztu behar dira irailaren 6an, asteartean, goizeko 10:00etan. Segurtasun laguntzaile izan nahi dutenek NAN aurkeztu beharko dute eta begirale izan nahi dutenek NAN eta TIP txartela aurkeztu beharko dituzte. 

 

02 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0