Albisteak

Albistea

Irakurleen txokoa

Liburutegiak eta Euskera Sailak irakurleen txokoa antolatuko dute.

Bertan, hilean behin, hirugarren eguaztenean, hain zuzen, interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Horretarako, dinamizatzaile baten laguntza du taldeak eta partaide bakoitzak liburu horri buruzko iritzia azaltzen du.

Irakurlearen txokoarekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

Saioak 18:30etatik 20:15era izango dira Liburutegiko hirugarren solairuan. Irakurleen txokoan parte hartzeko izena eman behar da irailaren 28tik urriaren 14ra Liburutegian eta ez da ezer ordaindu behar. 

Anima zaitez!

24 / 09 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0