Albisteak

Albistea

Bermeoko Merke-Merke azoka Taraskan abuztuaren 8an, zapatuan

Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka abuztuaren 8an, zapatuan, izango da Taraskan.  20 saltoki egongo dira, joan den urtean baino gehiago, eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria eta dekorazioa.  

Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke abuztuaren 8an, zapatuan, Taraskara , goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara.  

Horrez gain, azoka hau aprobetxatuz dendari batzuk euren produktuak euren komertzioen kanpora aterako dituzte.  

Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, abuztuaren 8an, zapatuan, azokara jende asko bertaratzea espero dute.  

 

 

28 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0