Albisteak

Albistea

Skateruek kirol taldeak Jose Done ikastetxeko skate pista konpondu du auzolanaren bidez

 

Skateruek kirol taldeak Bermeoko Jose Done ikastetxeko skate pista konpondu du auzolanaren bitartez eta emaitza oso ona izan da, izan ere, konponketa lanen ondorioz, skate pista on bat du Bermeok eta jadanik bertan eskaintzen ari dira egun hauetan skate eskolak 6 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta.  

Auzolan hauek martxan jartzeko hitzarmena sinatu zuten Skateruek kirol taldeak eta Bermeoko Udalak. Hitzarmenak zehazten duenez, Bermeoko Udalak lana egiteko materiala jarri du eta Skateruek kirol taldeak pista konpondu du. 

Horrela azaldu dute Juan Karlos Agirrek, Gazteria zinegotziak, eta Skateruek kirol taldeko kideek skate pistan egindako prentsaurrekoan. Ildo honetan, adierazi dutenez, besteak beste, pistako arrakalak bete eta konpondu dituzte eta pista margo egokiarekin margotu dute, erortzean ahalik eta min gutxien egiteko, esate baterako, erredurak ekiditzeko.  

Bermeoko Udalak, bere aldetik, argiak eta ura jarri ditu eta biltegi txiki bat ere egokitu du Skateruek kirol taldeak lanerako materiala gorde ahal izateko. Ildo berean, lehen laguntzako botikin bat ere jarri du.  

Agirrek eta Skateruek kirol taldeko kideek gogoratu dutenez, aurten skateruek bere 10. urteurrena beteko dute eta hori ospatzeko ekitaldi bat egitea aurreikusten da. Bestalde, Gazteria zinegotziak azaldu duenez, Skateruek kirol taldearekin beste hitzarmen bat sinatzea aurreikusten du Udalak pistaren erabileraren kudeaketarako.

 

“Skateruek kirol taldearen lana oso ona izan da eta emaitza begi-bistan dago eta Bermeoko Udalaren helburua da talde honekin elkarlanean jarraitzea honelako ekimen positiboekin jarraitzeko”, nabarmendu du Agirrek.

 

 

.

03 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0