Albisteak

Albistea

Udalak Madalenatan Izarora joateko plazak zozkatuko ditu herritarren artean

 

Bermeoko Udalak aurten ere Madalen Egunean, uztailaren 22an, Izarora joateko hainbat plaza zozkatuko ditu herritarren artean. Zozketa horretan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan bere datuak eman behar dituzte bihartik, uztailaren 1etik 18ra arte, egun hori barne. 

Udalak adierazi duenez, zozketa honetan 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta izen-ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman. 

Aurreko urteetan zozketa honetan Madalen Egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu aurtengoan. Zozketa uztailaren 20an egingo da eta ondoren irabazleen izenak ezagutzera emango dira Bermeoko Udaleko web gunean eta facebooken (www.bermeokoudala.net, www.facebook.com/BermeokoUdala)

 

 

 

30 / 06 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0