Albisteak

Albistea

Angela Lopezen kartela Bermeoko jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea.

 

Angela Lopezek egindako kartelak irabazi du Bermeoko Andra Marietako eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa eta 600 euroko saria jasoko du. 

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean. Herritarrek bai Nestor Basterretxea aretoan ezarritako kutxan edo bai Bermeoko Udaleko facebooken bidez eman dute botoa eta Angela Lopezen kartelak irabazi du botoen %47arekin.

Aurten 6 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu zituen hiru kartel finalistak eta herritarrek horien artean aukeratu dute irabazlea.

 

 

29 / 06 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0