Albisteak

Albistea

Uda garaian liburu digitalen 3 mailegu egiteko aukera Bermeoko udal liburutegian

 Bermeoko Udal Liburutegiak liburu digitalak doako maileguan eskaintzen ditu ditu, on line. Orain arte, erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izan ditu aldi berean, baina uda garaia, opor garaia izanik,  zerbitzuak aldi berean hiru mailegu egiteko aukera eskainiko du plataforman, aisialdiko orduei ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz.

“Horrela, uda honetan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile guztiek ez irakurtzeko aitzakiarik gabe geratuko dira”, adierazi du Bermeoko udal Liburutegiak.

Gogoratu duenez, maileguan dauden liburuak www.liburuklik.euskadi.net web gunetik jaitsi ahal ditu erabiltzaileak bere telefono mugikor, liburu elektroniko, tablet edo ordenagailu bitartez. Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitzarekin hartu ahal izango ditu liburuak. 

Bermeoko Udal Liburutegiak azaldu duenez, zerbitzu hau jaso ahal izateko baldintza hauek ezinbestekoak dira: internet-konexioa, internetarako, sarrera duen gailu bateragarria eta liburutegiko bazkide izatea. Bazkide txartela ez dutenek, udal liburutegian eska dezakete.

Ondoren (e-liburutegia) plataformara sartu behar da erabiltzailea eta katalogoan dauden liburuetatik gustukoena aukeratu bere gailura jaisteko. Erabiltzaile batek uda garaian,  irakurleok irakurtzeko ditugun liburuen zerrenda egunean jartzeko unean, alegia, aldi berean hiru mailegu egiteko aukera izango du.

Mailegatutako liburua 21 egunez izango du, ondoren, ezabatu egingo da, ezin izango da irakurri.  Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko, mezua bidaliko zaio erabiltzaileari. 

Bermeoko Udalak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin batera eskaintzen du mailegu zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuaren ekimenari esker.

Informazio gehiago nahi dutenek Bermeoko Udal Liburutegian jasoko dute.

 

 

 

25 / 06 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0