Albisteak

Albistea

Saihesbideko lanak direla eta, Landabasoko poligonorako sarbidea itxi egingo da bihar eta San Martinetik sartu beharko da

Saihesbideko lanen arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, bihar, apirilaren 30ean, goizeko 8:00etatik eta iluntzeko 20:00etara, Landabasoko poligonorako sarbidea itxi egingo da Sollubetik eta Bermeotik datozen ibilgailuentzat. Hortaz, Landabasoko Poligonora doazen ibilgailuak San Martinetik sartu beharko dira  bihar.   

Saihesbideko lanen arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, mozketa honi buruzko informazioa emateko kartelak jarriko dituzte Landabasoko poligonoan

29 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0