Albisteak

Albistea

Bermeoko irakurle txokoa zapatuan Lekeitiora doa Miren Agur Meaberekin 'Bitsa eskuetan' bere liburuaz aritzera

Bermeoko irakurle txokoak ekimen berezi bat egingo du apirilaren 18an, zapatuan, izan ere, egun horretan Lekeitiora joango dira irakurle txokoan parte hartzen dutenak eta bertan Miren Agur Meabe idazlearekin "Bitsa eskuetan” bere liburuari buruz mintzatuko dira.

Goizean abiatuko dira Lekeitiora eta Miren Agur Meaberen "Bitsa eskuetan" liburuaren inguruan solasaldia egingo dute eguerdira arte. Elkarrekin bazkaldu ostean, Bermeorako bidea hartuko dute.

Miren Agur Meaberen poemek, bizitza etengabeko aldaketa dela uzten dute agerian. Eta liburu honetan bitsa da horren adierazle. Amodioaren galera du ardatz lehenengo atalak, amaren galera bigarrenak, desio berriak hirugarrenak.

Irteera librea da eta nahi duten herritarrek parte hartu dezakete. Horretarako Bermeoko Udal Liburutegian izena eman behar dute apirilaren 16a baino lehen.

 

 

13 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0