Albisteak

Albistea

'Sutondoan' umeentzako itzalen antzerkia barikuan Nestor Basterretxea aretoan

Bilboko A- Teatral antzerki taldeak ‘Sutondoan’ umeentzako itzalen antzerkia taularatuko du barikuan, urtarrilaren 30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 18:30ean.  

Euskal mitologiari buruzko antzerki ikuskizun honek itzal, kolore, txotxongilo eta musika elkartzen ditu. Gaua heltzerakoan amona ipuinak kontatzen hasten da eta orduan ipuin horien pertsonaiak itzaletan islatuta ikus daitezke: Amalurra,  sorginak, galtzagorriak, marinelak…  Familia guztiak ikuskizun honekin gozatzeko aukera izango du.  

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean eta ikuskizunaren egunean, urtarrilaren 30ean, leihatilean ordu erdi lehenago aurretiaz agortu ez badira.

 

 

26 / 01 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0