Albisteak

Albistea

Behargintza Bermeok eta Lanbide Gernikak erronka berri bat abiarazi dute negozio-aukera berriak sustatzeko

-Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia-zentrok edo unibertsitatek parte hartu ahal izango du. Proposamenak bizkaiaok.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dira ekainaren 9a baino lehen (24:00)

-MAIERek erronkaren enpresa irabazlea hautatuko du, eta konpromisoa  hartzen du enpresa irabazleari proiektu pilotu bat gara dezan kontratatzeko, 15.000€ arte

-Ekimena zertan datzan azaltzeko eta zalantzak argitzeko, informazio-jardunaldi bat egingo dela streaming bidez maiatzaren 11n, 9:30ean.

Bermeon, 2023ko apirilaren 28an.- BEAZek (BFA) eskaintzen dituen negozio-aukera berrien sorrera sustatzen duen “BiOK!” proiektuaren barruan Behargintza Bermeok eta Lanbide Gernikak automobilgintzaren sektorerako plastikozko osagaien transformazio eta dekorazioaren sektorearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko enpresarik garrantzitsuenetako den MAIER enpresak herritarrei planteatutako erronka berri bat abiarazi dute. Helburua irtenbide bat aurkitzea plastikozko injekzio-prozesuan sortzen ari diren teknologiak integratzeko, automobil barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko.

“Nola integratu teknologia emergenteak plastikozko injekzio-prozesuan automobilaren barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko?” lelopean erronkak behar desberdinei erantzuten die, besteak beste: nola diseinatu inprimatutako elektronika malgua hainbat funtzionalitate dituen automobilgintzarako dekoratutako pieza plastiko batean integratzeko?, nola eraldatu ohiko teknologia elektroniko zurruna teknologia elektroniko malgu batean?, nola integratu elektronika MAIERen pieza plastikoa injektatzeko prozesuan? eta nola lortu oreka egokia pisuaren, espazioaren eta automozioko osagaien kostuaren artean?

Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia-zentrok edo unibertsitatek parte hartu ahal izango du erronkan, baldin eta planteatutako erronka partzialki edo osorik konpontzen lagun dezakeen proposamen bat badu. Horretarako euren proposamenak bizkaiaok.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dituzte ekainaren 9a baino lehen (24:00).

Proiekturik onenak aukeratzeko, ebaluazio-talde bat eratuko da hautaketa-prozesua burutuko duten MAIER eta Beaz taldeetako pertsonekin. Proiektu finalistek In factory innovation trip, baterako sorkuntzarako tailer batean parte hartuko dute uztaileko bi egunetan zehar. Ebaluazio-taldeak proposamen finalista bakoitzaren alderdi hauek baloratuko ditu: berrikuntza, eraikuntza-maila, taldea, epeak, bideragarritasuna eta proiektuaren irismena.

Azkenik, MAIERek erronkaren enpresa irabazlea hautatuko du, eta konpromisoa 4 hartzen du enpresa irabazleari proiektu pilotu bat gara dezan kontratatzeko, 15.000€ arte. Enpresa irabazleak gutxi gorabehera 6 hilabeteko epea izango du proiektua gauzatzeko.

Aipatu behar da, gainera, ekimena zertan datzan azaltzeko eta zalantzak argitzeko, informazio-jardunaldi bat egingo dela streaming bidez maiatzaren 11n, 9:30ean.

Informazio gehiago: https://bizkaiaok.eus/eu/

28 / 04 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0