Albisteak

Albistea

Erroxape abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du bere 25. urteurrena ospatzeko

-Emanaldia apirilaren 28an izango da, Santa Eufemia elizan, 20:00etan

-Emakumeek hamar kantuz osatutako errepertorio zabala eskainiko dute bi ahotsetara, unisonoan, a capella eta pianoarekin lagunduta eta musika estilo desberdinak kantatuko dituzte

Bermeon, 2023ko apirilaren 25an.-  Erroxape abesbatzak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, ostiralean, apirilak 28, kontzertu berezia eskainiko du Santa Eufemia elizan, 20:00etan. Abesbatza, izen bereko Emakume Elkarteak sortu zuen 1997-1998 ikasturtean udalaren musika eskolaren baitan.

Ekitaldian, Estibalitz Arrizabalaga zuzendaritzapean, emakumeek 10 kantuz osatutako errepertorio zabala eskainiko dute bi ahotsetara, unisonoan, a capella eta pianoarekin lagunduta. Kontzertuan zehar musika estilo desberdinak kantatuko dituzte, hala nola, Bermeoko herri kantak, euskal kantak, pop estiloa, mundu zabaleko folkloreko kantuak... Azken kantua Erroxape abesbatzetik igaro diren kantari ohiekin batera, Bermeoko herri kanta kantatuko dute. Guztira 45 kantari elkartuko dira eszenatoki gainean. Kontzertuan musikari laguntzaileak izango dituzte: Inma Anasagasti pianoan, Iban Ibarretxe xirula eta ttun-ttunarekin eta Edorta Izarzugaza perkusioan.

Kanturako behar den oinarrizko teknika lantzen dute eta horretaz gain, gorputz mugimendua ere sartzen dute koreografiak eskainiz. Emakumeek ikasturtean zehar, 8-10 kontzertuetan parte hartzen dute eta 25 urte hauetan taldea herriko agendan presente egon da: gabon kontzertua, Santa Agedako kalejira, meza abestuak, Emakumeen eguneko ekintza, Zaharren egoitzan entzunaldiak, San Juan egunean, Txistu Alardean... Horretaz gain, abesbatzen artean elkartruke kontzertuak ere antolatu dituzte urtero, herrian eta Euskal Herriko herri askotan eta EHMEk antolatutako MUSIKALDI edizio guztietan ere hartu dute parte.

25 / 04 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0