Albisteak

Albistea

Urriaren 1ean zabalduko dira Bekoportale, Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak

Bermeon, 2022ko irailaren 29an.- Larunbata honetan hasiko dira martxan berriro etxeko gazteenei zuzendutako Bekoportale, Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak. Ludoteka ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dira. Besteak beste, urriaren 1ean, irekiera egunarekin batera, jaia eta askaria egingo dira, urriaren 14 eta 15ean Sukarrietara irteera egingo da, urriaren 21 eta 22an antzerki tailerra…

Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, ostiral eta larunbatetan zabalduko da baita ere, baina ordutegi ezberdinarekin; izan ere, 18:00etatik 22:00etara egongo da irekita. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago. Hemen ere urrian zehar hainbat ekimen antolatu dira. Besteak beste, urriaren 1ean, irekiera egunean, Gazte Jaia egongo da (DJa, merendola, zozketak…), urriaren 7tik 14ra bitartean Beldur Barik lehiaketa, urriaren 21 eta 22an ‘Gau Baltza’ (Halloween) jaialdiaren prestaketak eta jaia…

Azkenik, etxeko txikienek ere (0 eta 5 urte bitarteko umeek) bere tokia aurkituko dute Bekoportalen. Zerbitzu hau asteartetik ostiralera bitartean zabalik egongo da, 17:00etatik 19:00etara eta, larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Jolas librea, psikomotrizitatea lantzea, eskulanak, esperimentazio jolasak… urrian hainbat ekintza landuko dituzte!

29 / 09 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0