Albisteak

Albistea

Bermeoko 5. Erakusleiho Lehiaketak baditu irabazleak!

- Epaimahaiak Nusadua dendari eman dio lehen saria eta, herritarrek, ordea Beibi dendari

- Gainera, Alasne Lozanok irabazi du Herritarren parte-hartze saria eta 500 euro izango ditu establezimendu parte-hartzaileetan gastatzeko

Bermeon, 2022ko maiatzaren 25ean.- Bermeoko 5. Erakusleiho Lehiaketak baditu dagoeneko bere irabazleak: Nusadua eta Beibi dendak. Lehenengoak epaimahairen saria jaso du. Bigarrenak, ordea, herritarrena. Biek 500 euroko saria jaso dute. Gainera, Alasne Lozanok irabazi du Herritarren parte-hartze saria eta 500 euro izango ditu establezimendu parte-hartzaileetan gastatzeko.

Aurten, gainera, epaimahaiak bi sari eman ditu azkenean. Izan ere, ‘Saltokiko langile edo jabeek apaindutako’ kategorian, Nusadua arropa denda saritzeaz gain, bigarren sari bat ere eman zaio Izarzugaza harategiari. Bigarren honek ere 500 euro jasoko ditu.

“Pozik gaude aurtengo Erakusleiho Lehiaketarekin. Egia da beste urte batzuekin alderatuta jende gutxiago animatu dela baina txapelketa honen helburuak dira herriko saltokiak indartzea, herrian kontsumoa suspertzea eta erakusleihoak apaintzea eta uste dut helburu horiek betetzea lortu dugula. Hala ere, datorren urteari begira, establezimendu gehiago erakartzen saiatuko gara”, adierazi du Bermeoko Turismo zinegotzi Kepa Zumetak.

25 / 05 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0