Albisteak

Albistea

Paul Etxebarria Olanoren ‘Bagatoz berriro’ kartelak irabazi du 2021eko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel lehiaketa

-Artista gaztearen lana aurtengo jaien euskarri ezberdinetan erabiliko da

Bermeon, 2021eko abuztuaren 03an.- 2021eko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute kartel irabazlea. Izan ere, 11 urteko Paul Etxebarria Olanoren ‘Bagatoz berriro’ kartelak irabazi du aurtengo lehiaketa, joan den astean burututako botoen zenbaketaren ostean. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta bere irudia izango da aurtengo jaien euskarri ezberdinetan erabiliko dena.

Aurten iaz bezala irailean ospatu behar ziren Bermeoko jaiak, ez dira ospatuko. Ez, behintzat, guztiok ezagutzen dugun formatuan. Izan ere, COVID-19ak sortu duen egoerara moldatu behar izango dira ospakizun guztiak, baita iraileko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ere.

Hala ere, nahiz eta iraileko jaiak ez diren beti bezala burutuko, hainbat gauza mantendu nahi izan dira ohiko gisara. Besteak beste, jaietako liburuxka eta joan den astean bukatu zen jaietako kartel lehiaketa. Herritarrek euren botoekin jaietako kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak hautatutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek Internet bidez eman ahal izan dute botoa eta, aurten ere, parte-hartzea bikaina izan da (346 pertsonek parte hartu dute).

Ekimenaren antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei eta baita beraien botoekin irabazlea aukeratzen lagundu dutenei.

03 / 08 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0