Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak “Martillo” moilako bainu-gunea zabalduko du ostegunean

-Guneak Gurutze Gorriko sorosleak izango ditu eta ordutegia 12etatik arratsaldeko 7etara izango da

-Moilara hurbiltzen direnek dutxa eta komuna erabiltzeko aukera izango dute aurtengo nobedade gisa

Bermeon, 2021eko ekainaren 29an.- Bermeoko Udalak iaz bainurako prestatu zuen gunea zabalduko du ostegunean (hilaren 1ean). Esan bezala, iaztik ‘Martillo’ moila aisialdirako eremu bihurtu da uda garaian, bai bainurako eta baita lehorrean eguzkia hartu edo jolasteko ere. Bainu gune berriak Gurutze Gorriko sorosleak izango ditu eta ordutegia 12etatik arratsaldeko 7etara izango da. Aurtengo nobedade gisa dutxa eta komuna erabiltzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.

Erabiltzaileek 2.377 m2 izango dituzte igeri edo jolasteko eta gunea baliza bidez egongo da markatuta. Mugatutako tokia den arren, erabiltzaileari portuko eremuan dagoela gogorarazten zaio, erabat debekatuta dago moilatik salto egitea eta araututako gunetik kanpo igeri egitea baita ere.

Bestalde, xaboia erabiltzea erabat debekatuta dago eta hondakinak jaso eta dagokien lekuan uztea beharrezkoa da. Hau errazteko, edukiontziak jarri ditu Udalak bertan eta egunero gunea garbitzeaz arduratuko da. Era berean, bertara kotxez ez gerturatzea eskatzen da. Urrats honi esker, bermeotarrek beste behin, aisialdirako gune berri bat edukiko dute udara begira.

30 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0