Albisteak

Albistea

Alex Monfort Trío, Emma Nagy Quintet eta Haizea Martiartu Quartet Bermeoko XXIII. Jazzber jaialdian

-Bihar hasi eta uztailaren 2a bitartean burutuko den jaialadirako pertsona bakoitzak lau sarrera eskuratu ditzake gehienez eguneko

Bermeon, 2021eko ekainaren 29an.- Pandemiak bertan behera utzi zuen iazko Jazzber jaialdia baina aurten indarberrituta dator eta eskaintza benetan interesgarria plazaratuko du egunotan. Horrela, Alex Monfort Trío, Emma Nagy Quintet eta Haizea Martiartu Quartet arituko dira jazzladiak irauten dituen hiru egunetan (ekainak 30, uztailak 1 eta uztailak 2). Ohikoa denez, Bermeoko Kafe Antzokian izango da ikusgai eta jesarlekuak zenbatuta egongo dira. Jazz-arekin gozatu nahi duenak lau sarrera eskuratu ahal izango ditu eguneko.

Alex Monfort piano-jotzailearen eta bere bi kideen (kontrabaxua eta bateria) “Introspección” azken lana Frantziako jazz argitalpenetan txalotua izan da. Naggy Emma Quintet taldea 2018an sortu zen Budapest-en, ordutik bi lan kaleratu dituzte “Set to fase” (2019) eta “LFO” (2020) eta azken hiru urteetan Hungariako jaialdi zein klub garrantzitsuenetan jo dute. Bukatzeko, “Folketik Jazzera Ensemble” izenburupean, Haizea Martiartuk bere konposizioak aurkeztuko ditu gurean, New Orleans edo Chicagoko soinuak ozeanoaren bestaldean entzungai. Sarrerak eskuratzeko Gizarte eta Kultura etxera hurbildu behar dute interesdunek.

29 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0