Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak torturaren eta botere gehiegikeriaren biktimen eskaera kolektiboa babesteko konpromisoa hartu du

-Nazio batuen Erakundeak ekainaren 26an torturaren biktimen aldeko Nazioarteko eguna ospatzeko ekimenarekin bat egiten du Udalak

Bermeon, 2021eko ekainaren 25ean.- Bermeoko Udalak aho batez erabaki du torturaren eta botere gehiegikeriearen biktimen eskaera kolektiboa babesteko konpromisoa hartzea, biktima guztiak onarpen berbera izate aldera. Hori horrela, Udalak, Eusko Legebiltzarrak onartutako legez besteko proposamenarekin bat egiten du.

Ildo berean, Udaleko alderdi politiko guztiek Torturaren Biktimen Aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko -ekainaren 26an- onartutako ekimenarekin bat egiten dute eta giza eskubideen urraketa larri horiek eragiten duten bidegabekeria ere aitortzen dute gizartearen aurrean. Horrez gain, deia egiten dute tortura ahalbidetzen duten sistemak eraldatu eta bertan behera uztera eta krimen horien zigorgabetasuna salatzera. Arestian esan bezala, Udalak bere osotasunean, torturaren eta botere gehiegikeriaren biktimekiko beharrezkoa den aitorpen instituzionala babesten du, biktimen sufrimenduari egia, memoria eta erreparazioa emateko beharrari balioa emanez.

Bukatzeko, Udalak, botere publiko demokratiko guztiei neurriak hartzeko eskatzen die, etorkizunean ez direla errepikatuko bermatuz. Torturatuta hil diren biktima guztien oroimenez, Ikurrina masta erdian jarriko da bihar.

25 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0