Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Intxausti Kaleko orube hutsa egokitzeko lanak hasi ditu

  • Helburua da alde zaharra hobetzea eta herriko erdialdeko orube hutsak pixkanaka berreskuratzea

  • Kale honetan egingo den plazatxoan 22.135,5 euro inbertituko dira

Bermeon, 2020ko azaroaren 6an.- Bermeoko Udalak alde zaharreko Intxausti Kaleko orube bat eskuratu zuen 2019an. Bada, orube hori egokitzeko lanak hasi ditu egunotan. Guztira, 22.135,5 euro inbertituko ditu bertan eta plaza txiki bat egingo da, esertzeko bankuak eta berdeguneak izango dituena. Helburua da alde zaharra hobetzea eta bizitzeko atseginagoa egitea. Izan ere, lan hauek herritarrei aisialdirako beste aukera bat emango diete. Guztira, hilabete bat beharko da obrak bukatzeko.

Bermeoko Udalaren helburuetako bat da herriko erdialdeko orube hutsak pixkanaka berreskuratzea eta alde zaharra hobetzea. Zentzu honetan, aurrerapauso bat eman zen 2019an orube hau eskuratu zenean. Bada, orain egingo diren lanei esker, herriko alde zaharrak espazio publiko berri txiki baina atsegin bat izango du.

06 / 11 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0