Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak errefusa eta paper eta kartoi edukiontziak garbituko ditu egunotan

-Horretarako egokituriko kamioi baten bidez, guztira, 205 kontenedore garbituko dira, 145 errefusa jasotzekoak eta 60 papera eta kartoia biltzekoak

-Garbiketa-bereziko lan hauek urtean lau aldiz egingo dira, edukiontziak ahalik eta egoera hoberenean mantentzeko

Bermeon, 2020ko urriaren 22an.- Bermeoko Udala errefusa eta paper eta kartoi edukiontziak garbitzen dabil egunotan. Horretarako, kamioi berezi bat ekarri du duela hilabete gutxi herriko edukiontzi hauek berrizteko esleipena jaso zuen enpresak eta aste hauetan zehar lan horiek burutzen arituko da. Prozesua sinplea da: sastarrak eta papera eta kartoia jasotzeko kontenedoreak  hustu ostean, garbiketarako kamioiak edukiontziak kamioian sartu eta sistema berezi batekin garbituko ditu, bai barrutik zein kanpotik. Helburua da garbitasuna bermatzea eta edukiontzi hauek ahalik eta egoera hoberenean mantentzea.

Bi aste inguru arituko da lanean kamioi hau. Izan ere, guztira, 205 kontenedore garbituko beharko ditu (145 errefusa jasotzekoak eta 60 papera eta kartoia biltzekoak). Aste honetan lehenbizikoen txanda izan da (gauez burutu dira lanak) eta datorren astean garbituko dira paper eta kartoi edukiontziak (egunean zehar). Gainera, lan hauek urtean 4 aldiz egingo dira, hau da, hiru hilabetean behin. 

Bermeoko Udal gobernuaren helburu estrategikoetako bat da Bermeo garbi eta txukun bat izatea eta abuztuan aurrerapauso garrantzitsua eman zen zentzu honetan. Izan ere, errefusa eta paper eta kartoi edukiontzi berriak jarri ziren, herriak behar zuen beharrizan bati irtenbidea emanez. Bada, egonotan kontenedore hauen garbitze lanak burutuko dira, mantenu egoki bat izan dezaten eta herritarrak egoera egokian aurkitu ditzan.

22 / 10 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0