Albisteak

Albistea

‘Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!’ marrazki txapelketak baditu bere irabazleak!

Guztira, 6 kategoriak kontutan hartuta, 203 marrazki jaso dira

Itxiera-egoera amaitutakoan, jasotako marrazki guztiekin erakusketa handi bat antolatuko da herriko gune ezberdinetan

Bermeon, 2020ko apirilaren 22an.- Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkartearen eta Benito Barrueta Arte Elkartearen laguntzarekin batera, adin tarte ezberdinei zuzendutako marrazki txapelketa abiarazi zuen duela zenbait aste. Helburua zen COVID-19a dela eta bizi dugun itxiera-egoera modu entretenigarriago batean pasatzea eta sormena lantzea. Bada, herritarrek sare sozialen bidez kategoria ezberdinetako 5 marrazki gustukoenak aukeratu ondoren (apirilaren 10etik 15era bitartean ‘atsegin dut’ botoia sakatuz bermeotarrek euren ustez bigarren fasera pasatu behar zirenak markatu zituzten) eta epaimahaiak bigarren fasera pasatutako lan hauek aztertu ostean, ‘Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!’ txapelketak baditu dagoeneko bere irabazleak.

Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazleak eta euren lanen izenak:

-          1. Kategoria ( 2-5 urte): BERMEOKO PORTUA / Gael Alexander Rojas Cabrera

-          2. Kategoria ( 6-9 urte): BERMEO ARRANTZALEA / Oihana Etxebarrioste Garcia

-          3. Kategoria ( 10-13 urte): BERMEO, NIRE TOKI GUSTOKOENAK / Ane Martin Otaola

-          4. Kategoria ( 14-17 urte): GURE HERRIA, GURE SUSTRAIAK / Janire Urresti Parra

-          5. Kategoria ( 18 urtetik gorakoak) ETORKIZUNARI BEGIRA / Pedro Gil Perez

-          6. Kategoria (18 urtetik gorakoak, teknika bereziak erabiliz): ASPO HANDIRI BUELTIE / Leire Perez Roseñada

Irabazleek jasoko dituzten sariak hauek izango dira (itxiera-egoera amaitzerakoan entregatuko dira):

-          1. kategoria: marrazteko materiala eta 10€ko bonoa gozoki-dendan gastatzeko

-          2. kategoria: marrazteko materiala eta 10€ko bonoa gozoki-dendan gastatzeko

-          3. kategoria: zinemarako 2 sarrera eta Luma liburu dendan gastatzeko 25€ko bonoa

-          4. kategoria: zinemarako 2 sarrera eta Luma liburu dendan gastatzeko 35€ko bonoa

-          5. kategoria: 50ko deskontu-bonoa Berton merkatari elkarteko edozein dendatan erabiltzeko.

-          6. Kategoria: 60€ko deskontu-bonoa Berton merkatari elkarteko edozein dendatan erabiltzeko.

Guztira, 6 kategoriak kontutan hartuta, 203 marrazki jaso dira asteotan. Itxiera-egoera amaitutakoan, jasotako marrazki guztiekin erakusketa handi bat antolatuko da herriko gune ezberdinetan. Horregatik, antolatzaileek lehiaketan parte hartu duten herritarrei euren marrazkiak gordetzeko eskaria egiten diete konfinamendua altxatu bezain laster udalean entregatu ditzaten, ostean, marrazkiok erakusgai jarri ahal izateko eta ekimen polit bat antolatzeko.

Antolatzaileak pozik agertu dira parte hartzaile kopuru handiagatik eta azpimarratu dute lanak ikusita somatzen dela jasotako marrazkiak ilusioz eta gogoz beterik eginikoak direla. “Txiki-txikitatik gure herriarenganako, gure ohiturenganako eta gure sustraienganako daukagun errespetu eta estimua ageri-agerian geratzen da eta hori ezin genezake galdu” azaldu du Aritz Abaroa Bermeoko alkateak.

22 / 04 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0