Albisteak

Albistea

Bermeoko Artza Frontoian egin diren berrikuntza lanak bukatu dira

113.389,50 € inbertitu dira guztira

Frontoian, besteak beste, aldagelak, komunak, eskailerak eta elbarrituentzako sarrera berritu dira

Putzu septikoa kendu eta ur zikinak herriko saneamendu sarera desbideratu dira.

Bermeon, 2019ko irailaren 5ean.- Bermeoko Artza Frontoian azken hilabeteetan egin diren lanak bukatu dira. Kirol instalazioak hainbat berrikuntza izan ditu, erabiltzaileek erraztasun gehiago izan ditzaten eta irisgarritasuna nabarmenki hobetuz. Honela, besteak beste, aldagelak, komunak, elbarrituentzako aldapa, eskailerak… berritu dira. Guztira, 113.389,50 € inbertitu dira hobekuntza lan hauetan. Lan hauek Udal Gobernuaren kirol instalazioak berritzeko eta mantentzeko estrategiaren barruan sartzen dira.

Hilabeteetan zehar aurrera eraman diren lanak bukatu dira dagoeneko Bermeoko Artza Frontoian. Hainbat dira aurrera eraman diren berrikuntza lanak. Aldagelak eta komunak berriak dira, itxura eta erosotasuna nabarmenki hobetuz. Aurrera eraman den berritasun garrantzitsuenetako bat elbarrituek barrura sartzeko erabiliko duten aldaparena da. Izan ere, berria egin eta tokiz aldatu da. Gaur egun, taberna alboan dagoen sarreratik sartu ahal izango dira, erosotasuna nabarmenki hobetuz.

Bigarren sarreran dauden eskailerak ere erabat berritu dira, ebakuazioaren mesedetan. Lehen zeudenak kendu eta berriak egin dira eta, gaur egun, zabalera handiagoa dute. Gainera, putzu septikoa kendu eta ur zikinak herriko saneamendu sarera desbideratu dira.

05 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0