Albisteak

Albistea

XVI. Bermeo Uria Narrazio lehiaketaren sari banaketa barikuan, ekainaren 7an

Bermeoko Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatuta, XVI. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izango da barikuan, ekainaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan.

Lehiaketa horretan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko umeek eta gazteek. Irabazleek sari bezala liburuak, Luma liburu-dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jasoko dituzte. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma eta finalistek diplomak.

Horrez gain, iazko irabazleen ipuinez osatutako liburuxka bananduko zaie ikastetxe guztietako haurrei. Sari banaketa ekitaldi polita izango da.

 

 

03 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0